XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste 1.100 irakaslek ordainketa delegatuaren bidez kobratuko dute

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ordainketa delegatuaren bigarren fasea jarriko du martxan hilabete honetan.

Guztira 1.100 irakasle gehiagok kobratuko dute sistema honen bidez hilabete honetako nomina Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko iturriek atzo jakinarazi zutenez.

Sistema hau 1994ko urtarrilaren lehenean jarri zen martxan Euskal Autonomi Elkartean (EAE).

Era honetan zentro konzertatuetako irakasleek Hezkuntza Sailetik zuzenean jasotzen dute dirua eta ez zentroko zuzendariaren eskutik.

Urtarrilean martxan jarri zen lehen fasean 290 zentrotako 6.308 irakasle sartu ziren sistema honetan.

Hilabete honetan lehen kurtsoetako irakasleak sartuko dira plangintzan.

Hurrengo fase batean bigarren faseko beste 680 irakasle baliatuko dira sistema horretaz.

Hezkuntza Saileko ordezkarien ustez, sistema hau fondo publikoak kontrolatzeko sistema aurrerakoiena da.

Era berean sistema hau martxan jarri zenetik irakasleek lehen baino hobeto jasotzen dute soldata iturri berberen arabera.

Lehen hilabetean 6.038 nominetatik 39 bakarrik zeuden gaizki Hezkuntza Saileko iturrien arabera.

Ordainketa delegatuaren sistema hau hiru urte barru guztiz zabalduta izango dela espero du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.